calendario reserva Hotel Ibarra
calendario reserva Hotel Ibarra

Logelak

Ibarra Hotelak hamalau gela ditu; leiho zabalak dituzte guztiek eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte. Gurasoen etxeko elementu arkitektonikoak erabili dira eraikinean, eta horrek giro abegitsua eta oso etxekoa ematen dio. Egongela nagusia toki epela eta erosoa da neguan, beheko sua piztuta dagoela; baina baita udan ere, terrazetatik eguzkiaren argia sartzen dela eta txorien txorrotxioak entzuten direla.

Banakoak

3 gela banako ditugu, bainugela eta guzti, egonaldian behar dituzun erosotasun guztiekin.

Gela bikoitzak

Gure gela gehienak bikoitzak dira (10 gela), eta zein bere estilo berezian dekoratua dago, guztiek landa giroa errespetatzen badute ere.

Gela bikoitza Sup.

Gure gela bikoitz bereziak ohe matrimoniala lehio haundi eta lorategira irteera duen terrazarekin

Suitea

Bi solairuko suite bat duzu eskura Ibarra Hotelean: logela, egongela eta terraza ikusgarria, bista ederrenak gozatzeko.

Ingurunea

Enkarterrien bihotzean dago Salcedo harana, Cadagua ibaiak zeharkatzen duela. Basoz eta larre berdez inguratutako paraje zoragarria da.