PARAJE
HUNKIGARRIA
calendario reserva Hotel Ibarra
calendario reserva Hotel Ibarra
mouse

Ongi etorri

Ibarra Hotelean antzinako elementu arkitektonikoak berreskuratu eta egokitu ditugu; ez ditugu horregatik alde batera utzi gaur egungo erosotasunak. Bertan, atseden hartu eta egonaldi paregabea gozatu ahal izango duzu, ingurune eder batean.

Zallan dago, Bilbotik 20 km-ra, baserriz eta landaz inguratua. Hori dela eta, gure instalazioak berdin erabil daitezke lanari lotutako egonaldietarako edota asteburuak igarotzeko.

Gaur egun 14 gela ditugu: 10 gela bikoitz, 3 banako eta bi solairuko suite bat. Badugu, horiez gainera, kafetegia eta margolari berrien erakusketa ibiltari bat ere; bertan artelanak eros daitezke.

Hotela

Ibarra Hotelak hamalau gela ditu; leiho zabalak dituzte guztiek eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte.

Ingurunea

Enkarterrien bihotzean dago Salcedo harana, Cadagua ibaiak zeharkatzen duela. Basoz eta larre berdez inguratutako paraje zoragarria da.