calendario reserva Hotel Ibarra
calendario reserva Hotel Ibarra

Hotela

Ibarra Hotelak hamalau gela ditu; leiho zabalak dituzte guztiek eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte. Gurasoen etxeko elementu arkitektonikoak erabili dira eraikinean, eta horrek giro abegitsua eta oso etxekoa ematen dio. Egongela nagusia toki epela eta erosoa da neguan, beheko sua piztuta dagoela; baina baita udan ere, terrazetatik eguzkiaren argia sartzen dela eta txorien txorrotxioak entzuten direla.

Estilo modernoa eta klasikoa primeran uztartzen dira Hotelaren barruan. Kanpoaldea, berriz, naturaltasun handiz txertatzen da ingurunean.

Egun paregabeak pasatuko dituzu Ibarra Hotelean, honako hauek aurkituko baitituzu:

Egun ahaztezinez gozatu ahal izango duzu
izan ere, Ibarra Hotelean aurkituko duzu:

Lorategi
zabalak

Kanpoko
terrazak

Gosaria,
mahai zapi eta guzti

Kafetegia
beheko suarekin

WiFi
zerbitzua doan

Gela guztiek dute komuna,
eta kanpora ematen dute

Urmaela
koloretako arrainekin

Doako
aparkalekua

Kontentagaitzenak
asetzeko moduko zerbitzua

Ingurunea

Enkarterrien bihotzean dago Salcedo harana, Cadagua ibaiak zeharkatzen duela. Basoz eta larre berdez inguratutako paraje zoragarria da.