Hotel Ibarra
CAST. | EUSK. | ENG.
                   
 
ONLINE ERRESERBAK Sarrera eguna: Sarrera eguna
Zenbat gau:
 

HOTELA

 

Ibarra Hotelak hamalau gela ditu; leiho zabalak dituzte guztiek eta ikuspegi zoragarriak eskaintzen dituzte. Gurasoen etxeko elementu arkitektonikoak erabili dira eraikinean, eta horrek giro abegitsua eta oso etxekoa ematen dio. Egongela nagusia toki epela eta erosoa da neguan, beheko sua piztuta dagoela; baina baita udan ere, terrazetatik eguzkiaren argia sartzen dela eta txorien txorrotxioak entzuten direla.

 

Estilo modernoa eta klasikoa primeran uztartzen dira Hotelaren barruan. Kanpoaldea, berriz, naturaltasun handiz txertatzen da ingurunean.

 

Egun paregabeak pasatuko dituzu Ibarra Hotelean, honako hauek aurkituko baitituzu:

 

- Lorategi zabalak

- Kanpoko terrazak

- Gosaria, mahai zapi eta guzti

- Kafetegia beheko suarekin

- WiFi zerbitzua doan

- Gela guztiek dute komuna, eta kanpora ematen dute

- Urmaela koloretako arrainekin

- Doako aparkalekua

- Kontentagaitzenak asetzeko moduko zerbitzua

 

 

 
 
 
©2024 HOTEL IBARRA | Barrio Llantada nº 11 | 48860 Zalla (Bizkaia) SPAIN | Tlf. y Fax 94 639 17 01 | Diseño y desarrollo web by 375estudio
Facebook Twitter YouTube LinkedIn